XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEREN KOLOREA ALDATZEN DUTE HOSTOEK Kolore bat baino gehiago izaten dute zuhaitzen hostoek.

Berdea udaberrian eta udan.

Berde hori klorofilaren ondorioz da, elikagaiak egiteko hostoek erabiltzen duten substantzia kimikoa delarik klorofila.

Hainbeste klorofila izaten dutenez hostoek, ia ezin izaten da gainerako kolorerik ikusi.

Baina udazkenean, neguko hotzaldia iritsi baino lehen, klorofila gehiago sortzeari utzi egiten dio zuhaitz askok.

Orduan ikusten dira hostoen gainerako koloreak.

Haizeak jotzen duenean, zorura jausten dira, usteldu eta ongarri bihurtzen dira.

Zuhaitz hauek hosto erorkorrekoak dira.

Nola dute izena urtero hostoak galtzen ez dituzten zuhaitzek?.

EUSKAL HERRIKO BASAPIZTIAK NON DAUDEN IKASTEN 1. Lehenik, Euskal Herrian dauden espezie basatiei buruzko informazioa bildu behar duzu, babestuta dauden ala ez, etab.

Gero, sailkatu egin behar dira zein ingurunetan eta zein lekutan bizi diren adieraziz.

2. Jasotako informazioa elkarbanatu eta animaliak taldeka banatu behar dira: batzuek arrainak hartuko dituzte, beste batzuek anfibioak, beste batzuek narrastiak, hegaztiak, ugaztunak, etab.

3. Espezie bakoitzarentzat irudi edo zilueta bana asmatu, eta berdez pintatu espezie hori babestuta baldin badago, eta bestela, gorriz.

Irudi hori moztu ertzetik eta beste kopia batzuk egin.

4. Ikasgelako horma-taulan Euskal Herriko mapa handi bat jarri eta espezie horiek bizi diren lekuetan irudiak ipini.